Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak

Egileak

  • José Angel Lema Pueyo

Laburpena

Aurkezten dugun lana hiru ataletan banatzen da. Lehenean, Erdi Aroko hiru gaisotasun ezaugarritsu hartzen dira aztergai: izurria, legena eta “su sakratua” delakoa, bai beren ezaugarri klinikoak bai beren bilakaera historikoa azalduz. Segidan, bigarren partean, garai horretako baliabide medikoak deskribatzen dira: sendagilearen lanbidearen bilakaera eta definizioa, tratamendu eta prozedurak, bai eta ospitaleen antolamendua ere. Azkenez, eritasunak edo, hobeto esanda, eritasunaren beldurrak sortarazten zituen erreakzio eta ondorio nabari batzuk aipatzen ditugu, hots, legendunen bazterketa-prozesua, azorritzaile edo “flagelatzaileen” mugimendua, izurritea eta juduen jazarpenen arteko harremanak (Izurri Beltzaren garaian, batez ere) eta herri-debozio eta sineskeriaren garapena.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1996-12-20

Aipuak nola egin

Lema Pueyo, J. A. (1996). Erdi Aroko gizartea gaisotasunaren aurrean: erantzunak eta jarrerak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (18), 17–39. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3858

Zenbakia

Atala

Artikuluak