Ezagutza errepresentazio gisa: zientzi ezagutzaren kategorizazio errepresentazionala

Egileak

  • Juan Bautista Bengoetxea Cousillas
  • Xabier Eizagirre Gesalaga

Laburpena

Kanten ezagutzaren karakterizazio errepresentazionaletik abiatuz, egungo zientziaren filosofiaren esparruko ikusmolde semantikoetan eskaintzen den zientzi ezagutzaren eta, are zehatzago, zientzi teoriaren ikuskera errepresentazionala zertan datzan azaltzea da artikulu honen helburu nagusia. Horretarako, zubi gisa, neurriaren arazoaren bilakaera teorikoa aurkezten dugu, neurriaren teoria errepresentazionalera iritsi arte. Teoria honek, neurria errepresentaziotzat jotzen duenez, ikusmolde semantikoekiko paralelismoa ahalbidetzen du. Azken finean, errepresentazio kontzeptu honen bidez, hala neurriaren nola zientzi ezagutzaren zerizana argiago uler daitekeelakoan gaude.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1994-04-26

Aipuak nola egin

Bengoetxea Cousillas, J. B., & Eizagirre Gesalaga, X. (1994). Ezagutza errepresentazio gisa: zientzi ezagutzaren kategorizazio errepresentazionala. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (10), 17–31. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3781

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak