eISSN: 3020-5115
ISSN: 1130-5738 (Paperezkoa)
UZTARO aldizkariaren helburua giza eta gizarte-zientziei buruzko artikuluak argitaratzea da. Argitaratuko dituen lanak batik bat arlo hauetakoak izango dira: antropologia, ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia. UEUk antolaturiko ikastaro, mintegi edo jardunaldien inguruan sorturiko lanek izango dute lehentasuna UZTARO aldizkarian, baina kanpotik bidalitako lanak ere onartuko dira argitaratzeko. Betiere lan berriak izango dira, beste inon argitaratu gabeak.
Erredakzio Kontseiluak erabakiko du zenbaki bakoitzean zer argitaratuko den, lan bakoitzari dagokion UEUko arloko sailburuaren iritzia eta kanpoko artikulu-ebaluatzaileen iritzia entzun ondoren; gutxienez bi ebaluatzailek egingo diote Ebaluazio Txostena artikulu bakoitzari, eta gutxienez horietako bat Erredakzio Kontseilutik kanpokoa izango da.
UEUk hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzen eta sustatzen du bere argitalpenetan. Pertsona edo gizarte-talde batzuekiko aurreiritzi edo diskriminazioen adierazpide diren formulazioak saihestuko dira, hala nola generoari, sexu-orientazioari, desgaitasunari, adinari, jatorriari, erlijioari edota sinesmenei lotutakoak. Era berean, emakumeak baztertu, gutxietsi edo iraintzen ez dituen hizkuntza, ahozkoa zein idatzizkoa, erabiliko da, zeinak adierazpide diskriminatzaileak baztertuko dituen —sexu/generoaren arabera gizarteak emakumeei eta gizonei esleitutako ezaugarri, gaitasun eta roletan oinarritutakoak—.
Dibulgazio zientifikoaren konplexutasuna eta gizarte-eragina kontuan hartuta, gure argitalpenen intereseko jakintza-arloetan, arreta berezia jarri behar da estereotipoekin lotutako adierazpenak eta etiketak erabiltzea saihesteko.
Argitaratu nahi diren lanak Open Journal System aldizkariak kudeatzeko sistemaren bitartez aurkeztuko dira helbide honetan:
https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/about/submissions
Bidalketa baldintzak
Bidalitako fitxategiak LibreOffice Writer edo Microsoft Word-en testu-dokumentuen formatuan egon behar du (odt docx, rtf…). Testuak EGILEAREN JARRAIBIDE OHARretara egokitu beharko dira
Hizkuntza-zuzentasuna ziurtatzeko edo aldizkariaren aurkezpen-arauetara egokitzeko, onarturiko artikuluak aldaketaren bat behar izanez gero, astebeteko epea izango du egileak, Erredakzio Kontseiluaren erantzuna hartzen duenetik, testu zuzendua bidaltzeko; artikulu-ebaluatzaileek eskaturiko aldaketa handiagoetarako, hilabeteko epea emango zaio egileari.
Argitaratu baino lehen, gutxienez behin hartuko du egileak bere artikuluaren testu maketatua, eta astebeteko epea izango du testu maketatuan behar diren zuzenketak jakinarazteko.
Kode etikoa
Jatorrizko lana argitaratzeari edo ez argitaratzeari buruzko erabakia, bai eta aldez aurretiko aldaketekin argitaratu ere, gehienez ere hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, lana erredakzioan hartzen den unetik hasita.
Erredakzio Kontseiluak eta aldizkariaren kolaboratzaileak orokorrean Argitalpenen Etika Batzordeak (Committeeon Publications Ethics, COPE) ezarritako Kode Etikoa eta Jardunbide egokiak jarraitzen ditu. UEUko argitalpenek jarraituko duten Argitalpenetarako Jardunbide Gida kode horretan oinarritzen da.
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria paperean ere argitaratzen den aldizkaria da; argitaratu osteko lehen urtean, paperezko bertsioa ordainpekoa izango da. Formatu digitala berriz, argitaratzen den lehen momentutik CC-BY-NC-SA lizentzia izango du, Aitortu-Ez Komertziala-PartekatuBerdin 4.0.
Egileek Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkarian argitaratutako lanak beste bitarteko edo aldizkari batzuetan argitaratu ditzakete, betiere, orri-oineko lehen oharrean lehen aldiz Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkarian argitaratutako lana dela adieraziko badu, zenbakia, urtea, orriak eta DOI (hala badagokio) adierazita.
Aldizkarien edukiaren erabilerak etorkizunean ezaguna edo garatua den edozein era edo formatutan, baita beste edozein erabilerak ere, baimendua dago beti ere, egileari eta aldizkariari erreferentzia egiten zaion bitartean, sarbide irekiko sistemen bidez zabaltzea onartuz eta nazioarteko komunitate zientifikoak eta gainerako gizarteak edukiak erabiltzea ahalbidetuz.
Uztaro aldizkariko edukiak paperean gordetzeaz gain, formatu digitalean ere izango dute gordailua bermatua. UEUk aldizkariak.ueu.eus webgunean eta www.ueu.eus/argitaletxea liburutegi digitalean kopia bana mantentzen baititu.
2016ko apirilaren 27ko 679/2016 Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean, Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.
eISSN: 3020-5115
ISSN: 1130-5738 (Paperezkoa)