Euskal intelektualen bidegurutzea

Authors

  • Joxe Manuel Odriozola Lizarribar

Abstract

Intelektuala eta euskalduna izatea, ezinezkoa ez bada ere, arras gaitza da, halakoak bizi duen ideologiazko eta kulturazko zurrunbiloaren ildoan. Lantxo honetan zerbait nabarmendu nahi izan badut, ezintasun horren mugak non egon daitezkeen seinalatzea izan da, beste deusik baino lehen. Hemengoak ere, nola ez bada, bere kulturatxoa kultura unibertsalarekin uztartu eta osatu nahi izan du, baina bestetan (herri-nazio \"normalizatuetan\") ez bezala, behaztoparri sendo batekin topatu da bere intelektualgintzan. Kultura unibertsalerako zubi \"zuzenik\" gabe alegia. Zubia, izan ere, bere herriaren irenskailua den auzo-estatuaren bitartekotzaz barne-muineraino baldintzaturik dago, eta jakintza unibertsalaren iturri zuzenetik edan beharrean, bera ohartu baino lehen jadanik pentsamenduaren kategoriak Estatu horren eraginez taxutuak daude. Guztia esateko, esan beharra dago, euskaraz idaztea ere ez zaiola aski halakoari, aipatu berri dugun bitartekotza hori ezabatzeko jarrera kritiko eta zorrotzaz babesten ez bada.

Downloads

Download data is not yet available.

Downloads

Published

1992-02-12

How to Cite

Odriozola Lizarribar, J. M. (1992). Euskal intelektualen bidegurutzea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (6), 111–115. Retrieved from https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3737

Issue

Section

Article

Categories