Gerraondoaren historia luzea: euskal eskolangintza
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro6139Gako-hitzak:
Hezkuntza, UztaroLaburpena
Izenburuak berak adierazten duen bezala, gerraondoko euskal eskolagintzaren historiara hurbiltzea da gure helburua lan honetan. Azterketan frankismoan bilakatutako euskal eskolaren saioak ikuskatzen ditugu, eta eredu desberdin bi bereizten ditugu: etxe-eskola eta ikastola. Izan ere, eskola-esperientzien jatorria eta zentzua gizartearen ispiluan irakurri behar diren neurrian, 60.eko hamarkadako gizarteak-gertakariek eraginda eta era berean berorien eragile den ikastolen mugimenduaz gain gerraurreko nazionalismo tradizionalarekin erabat lotuta zegoen beste eskola-ideologia daiteke E. Zipitriaren inguruan sortutako etxe-eskoletan.
Testuinguru soziopolitiko eta ekonomikoa, modernitatea, genero-analisia eta hezkuntza-ideologia dira, besteak beste, eredu bien arteko bereizketara ekarri eta definizio hau egiteko baliatu garen analisi-lerroak, beraien bitartez orrialdeotan aurkituko duzun gerraondotik honako euskal eskolagintzaren historiaren epeketa-proposamena umatu dugularik.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1993 Idoia Fernandez Fernandez

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.



