Nicos Poulantzas eta Euskal Udaberria. Borobildu gabeko elkarrizketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro5551Gako-hitzak:
Nicos Poulantzas, Nazio-auzia, Marxismoa, Euskal HerriaLaburpena
Nicos Poulantzas soziologoaren loraldia eta Euskal Herriaren berpizte kultural eta politikoa aldi berean gertatu ziren 60ko hamarkadaren amaiera aldera. Lehenengoak, Estatuaren teoriko marxista gisa Parisen, eta bigarrenak, nazio-izaeraren eta askapen-borrokaren bultzada gisa, loraldi bat bizi eta euren bilakaeran elkarren berri izan zuten. Kilometroak kilometro, badakigu Poulantzas Euskal Herriaz jakitun izan zela 70eko hamarkada hasi zenerako. Era berean, euskal askapen-borrokak ere ordurako Poulantzasen zenbait teorizazioren eta analisiren berri izan zuen. Gauzak horrela, Poulantzasen eta Euskal Herriaren arteko hartu-emana egon zela diogu artikulu honetan. Alabaina, beharrizan ezberdinak direla medio, azalekoa eta borobildu gabekoa. Batez ere nazio-auziaren inguruko hausnarketen ezagupenari dagokionez. Izan ere, euskal askapen-borrokak ez zien arreta berezirik jarri nazio modernoaren gaineko teorizazio poulantziarrei, eta kontrako norabidean, pentsalari greziarrak ez zituen ezagutu nazio-askapenaz euskal matxinadak egindako garapen teorikoak. Gauzak horrela, biek ala biek sakonki elkarren berri izan balute, bilakaera teoriko zaporetsuagoa izango zuketelakoan gaude.
Deskargak
Erreferentziak
Apalategi, Jokin (1979). Nicos Poulantzas soziologoa hil zaigu. Jakin, (12).
Apalategi, Jokin (2006). Los vascos, de la nación al Estado. Astero.
Apalategi, Jokin eta Iztueta, Paulo (2004). Pierre VIlar eta Euskal Herriaren borroka. Uztaro, (49), 89-119.
Casanova, Iker (2014). ETA 1958-2008. Medio siglo de historia. Txalaparta.
D., Ch. (1979). Estatu modernoaren Teorizatzaile. Anaitasuna, (390), 34-36.
Iztueta, Paulo (2015). Zabal-en isuria (1973-1976). Ezker abertzalea paradigma berrien aurrean. Utriusque Vasconiae.
Iztueta, Paulo (2025eko urtarrila-otsaila). Paulo Iztueta Armendariz: «Euskal pentsamendua sortzeak kolektibo handi bat eskatzen du». Jakin, (266).
La Calle (2024). Nicos Poulantzas: Un pensador para Europa. In Jorge Orovitz, Alberto Rosé, Melisa Demetrio eta Manuel Gorini (argtz.), Nicos Poulantzas: escritos de teoría y política (197-202. or. ). Editorial Prometeo.
Le Monde (1970eko abenduak 21). Un message d’intellectuels grecs. Le Monde. https://www.lemonde.fr/archives/article/1970/12/21/un-message-d-intellectuels-grecs_2642674_1819218.Html (Eskuratze-eguna: 2025-02-25).
Lopez Adan, Emilio (1979). Nacionalismo vasco y clases sociales. Txertoa.
Lorenzo Espinosa, José María (2018). Txabi Etxebarrieta. Armado de palabra y obra. Txalaparta.
Odriozola, Onintza (2016). Erakunde bat baino gehiago: ETA herri mugimendu gisa (1958-1968) [Doktore-tesia]. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Olariaga, Andoni (2020). Euskal matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak. Txalaparta.
Onaindia, Mario (1979). La lucha de clases en Euskadi 1939-1980. Hordago.
Onaindia, Mario (2004). El aventurero cuerdo. Memorias (1977-1981). Espasa.
Poulantzas, Nicos (1976). Las crisis de las dictaduras. Portugal, Grecia, España. Siglo XXI.
Poulantzas, Nicos (1977a). Las clases sociales en el capitalismo actual. Siglo XXI.
Poulantzas, Nicos (1977b). La crisis del Estado. Fontanella.
Poulantzas, Nicos (1987). Estado, Poder y socialismo. Siglo XXI.
Sader, Emir (2020ko irailak 13). Sader: «El diálogo entre Poulantzas y América Latina quedó trunco». Jacobino Latinoamérica. https://jacobinlat.com/2021/05/sader-el-dialogo-entre-poulantzas-y-america-latina-quedo-trunco/
Salaburu, Pello (1979). Nicos Poulantzas hil da. Anaitasuna, (390), 32-34.
Zubiaga, Mario (2014). El ciclo de protesta en Euskal Herria: hegemonía y radicalización democrática. In Ricard Vilaregut, Daniel Gómez, Pedro Ibarra eta Mario Zubiaga (argtz.), La rebel-lio basca. Una historia de l´Esquerra abertzale (2-35. or.). Icaria/ Pol·len Edicions.
Lizentzia
Copyright (c) 2026 Iñaki Zarandona Elorrieta

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.



