Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barne-koordinazioa aztergai
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.124.2023.5Gako-hitzak:
Gizarte Zerbitzuak, Koordinazioa, Arreta-maila, GizartelangileaLaburpena
Artikulu honetan Gizarte Zerbitzuen Sistemaren barne-koordinazioa aztertu da; zehazki, lehen mailako arretaren eta bigarren mailako arretaren arteko koordinazioharremanak. Funtsean, koordinazio-harremanen gaia mahaigaineratzea du helburu, sistemaren funtzionamenduan duen garrantzia balioan jarriz. Bigarren mailako iturriez osatutako analisi honek errealitatea sistematizatu gabe, gaiaren inguruko hausnarketa teorikoa proposatzen du. Horretarako, gaia testuinguruan jartzen lagundu duten kontzeptuak eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren arau nagusiak aztertu dira. Ondoren, harremanetan eragina izan dezaketen aldagaiak identifikatu dira egungo erronkak bistaratzeko asmoz. Azkenik, ondorio eta etorkizunerako proposamenak aipatzearekin eman zaio amaiera artikuluari. Lanketa teorikoak, Gizarte Zerbitzuen Sistema sendotze aldera, profesionalen jardunean ohikoak diren koordinazio-harremanak lantzen eta egonkortzen jarraitzeko beharra azaleratu du.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.