Unibertsitateko irakaslegaiek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Txikipedian sortutako matematikako edukien egokitasuna neurtzen

Egileak

  • Haritz Iribas Pardo
  • Aitor Errazkin Vicente
  • Amaia Torrealday Gallareta

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.3

Gako-hitzak:

Wikipedia/Txikipedia, Humanitate digitalak, Konpetentzia digitalak, Matematika, Lehen Hezkuntza, Irakasleen formakuntza

Laburpena

Artikulu honek baliozkotze-prozesu bat biltzen du, zeinak egiaztatu nahi izan duen Lehen Hezkuntzako ikasleek matematikako edukiak ulertzeko Txikipedia lagungarri izan duten ala ez, bai testuari zein testuaren osagarri diren ikus-entzunezkoei erreparatuta. Txikipediako matematikako edukiak Mondragon Unibertsitateko Lehen Hezkuntza Graduan irakasle izateko ikasketak egiten ari diren ikasleek sortu dituzte eta Euskal Herriko sei ikastetxetan baliozkotu dira. Emaitzek erakutsi dute Txikipediako sarrerak irakurtzea lagungarria dela ikasleentzat, nahiz eta ikusentzunezkoen ekarpenarekin lotutako emaitzek galdera berriak sorrarazi dituzten. Hala ere, esan dezakegu humanitate digitalek lagun dezaketela matematikaren irakaskuntza hobetzen, bai irakaslegaien formakuntzan zein ikasleen edukien ulermenean ere.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-12-02

Aipuak nola egin

Iribas Pardo, H., Errazkin Vicente, A., & Torrealday Gallareta, A. (2022). Unibertsitateko irakaslegaiek Lehen Hezkuntzako ikasleentzat Txikipedian sortutako matematikako edukien egokitasuna neurtzen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (123), 35–57. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak