Hezkuntzaren Historia jakintza-arloaren ekarpena hezkuntzako profesionalen unibertsitateko prestakuntzan

Egileak

  • Karmele Artetxe Sanchez

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.4

Gako-hitzak:

Hezkuntzaren Historia, Goi-mailako hezkuntza, Historiografia

Laburpena

Hezkuntzaren Historia jakintza-arloaren bi alderdi aztertzen dira artikulu honetan: batetik, jakintza-arloaren epistemologia eta historiografia, eta, bestetik, Hezkuntzaren Historiak irakasgai gisa hartuta hezkuntzako profesionalen —pedagogo, irakasle zein gizarte-hezitzaileen— prestakuntzan izan dezakeen balio formatiboa. Izan ere, XIX. mendean nabarmendu zen diziplina akademiko gisa, hezkuntzari lotutako ikasketetan. XX. mendearen joanean, ordea, gero eta presentzia urriagoa izan du ikasketa-planetan, ia desagertzeraino. Gainera, Hezkuntzaren Historiaren ikerketak izandako bilakaerak eta horren inguruan egin diren hausnarketa epistemologikoek ez dute isla handirik izan irakasgaia unibertsitatean emateko moduan. Hezkuntzaren Historia eredu historiografiko zaharkituen arabera irakasten segitzen da. Eduki entziklopedikoak bermatu nahi dira, ohartu gabe (datuen) kantitatea baino areago, ikasleen pentsamendu eta hezkuntza-begirada kritikoa eta propioa eraikitzen laguntzea dela irakasgai honek egin dezakeen ekarpenaren gakoa.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-12-02

Aipuak nola egin

Artetxe Sanchez, K. (2022). Hezkuntzaren Historia jakintza-arloaren ekarpena hezkuntzako profesionalen unibertsitateko prestakuntzan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (123), 59–79. https://doi.org/10.26876/uztaro.123.2022.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak