Ekonomia Sozialeko erakundeen kudeaketa orekatua: adierazleen sistema berri bat Ikastolen Elkartearentzat
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.121.2022.2Gako-hitzak:
Ekonomia Soziala, Kooperatibismoa, Ikastolak, Kudeaketaren kontrola, Kudeaketarako informazio-sistemak, Kudeaketarako adierazleen sistemak, Balanced ScorecardLaburpena
Ekonomia Sozialeko erakundeetan (ESE), helburu ekonomikoak helburu sozialak lortzeko tresna edo bitarteko bat besterik ez dira. Horixe litzateke bi helburu mota horien artean dagoen oreka: helburu ekonomikoen garrantzia baina helburu sozialen lehentasuna. Oreka hori kudeatzeko, ESE-ek neurketa-tresna propioak landu behar dituzte. Gure ustez, tresna horiek kudeaketarako adierazleen sistemak dira (KAS). Lan honetan, ESE mota zehatz baten kasua aztertuko dugu, Ikastolen kooperatiba-esperientziaren kasua. Balanced Scorecard delakoan oinarrituta, KAS berritzaile bat proposatzea izango da gure ekarpen nagusia, zehazki, kudeaketarako lanabes integrala, erabilerraza eta koherenteagoa erakundeen balioekin: Ikastolen Kudeaketa Orekatuaren Sistema.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.