Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren digitalizazioa. Karaktereen ezagutze optikoa eta Wikitekara igotzea

Egileak

  • Mikel Alonso
  • David Lindemann

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.5

Gako-hitzak:

Hiztegi historikoak, Larramendi, OCR, Ikasketa automatikoa

Laburpena

Artikulu honetan Larramendiren Hiztegi Hirukoitzaren digitalizazioko OCR prozesua deskribatzen da, adimen artifizialaren adarra den ikasketa automatikoa baliatuz. Horretarako, eskaneatutako irudien aurreprozesamendua deskribatzen da, eta ondoren, Kraken erreminta baliatuz, eskuz transkribatutako laginetik abiatuta hiztegiko testua ezagutuko duen ereduaren trebakuntza azaltzen da. Doitasun handiko testuaz gain, letra etzana eta testuaren posizioa gordetzen dituzten fitxategiak sortu dira, hiztegiaren egitura irudikatzeko balioko dutenak. Emaitzak prozesatu eta Wikiteka plataforman eskuragarri jarri direnez, auzolanez transkripzio osoa zuzendu daiteke. Zuzendutako transkripzio hori informazio-erauzketa prozesutik pasako da, hiztegiaren egitura lexikografikoa ikasketa automatikoz erauzteko. Informazio horrekin RDF estandarrarekin bat datorren moldaketa-eredu baten lehen proposamena landuko da, Wikidatan integratzeko.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-03-28

Aipuak nola egin

Alonso, M., & Lindemann, D. (2022). Larramendiren <i>Hiztegi Hirukoitza</i>ren digitalizazioa. Karaktereen ezagutze optikoa eta Wikitekara igotzea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (120), 83–93. https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak