Hezkuntza espetxean: birgizarteratze indibidualaren eredutik ikuspegi eraldatzailera

Egileak

  • Igor Suberbiola Zumalde

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.2

Gako-hitzak:

Hezkuntza espetxean, Ikasle presoak, Birgizarteratzea, Presoen garapen pertsonala

Laburpena

Lan hau espetxeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-ereduei buruz egindako azterketa eta proposamen pedagogiko zabalago baten laburpena da. Ikerketaren erdigunea ikasle presoen soslai eta egoera berezia xehetasunez ezagutzea izan da, hobeki erantzun ahal izateko pertsonen garapen pertsonal eta soziala sustatzeko hezkuntzaren xedeari. Lehenik, espetxe barruko hezkuntzari buruzko ikuspegi teoriko ezberdinak landu ditugu, aztergai izan dugun testuingurua paradigma orokor baten barnean kokatzeko. Ondoren, Mont de Marsango espetxeko zenbait presorekin egindako sakoneko elkarrizketetan oinarrituz, eta hori beste erreferentzia eta datuekin osatuz, espetxeko eskolaren testuingurua zein ikasleen ezaugarri bereizgarriak aztertzeari ekin diogu, hortik eratortzen diren zailtasun, behar eta motibazioak identifikatzeko. Azkenik, ondorio kritiko batzuk finkatu ditugu, zenbait hobekuntza-proposamen egitearekin batera, lanaren helburu behinena kartzeletan indarrean den hezkuntza-eredua eraldatzeko oinarrizko ideiak finkatzea delako.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2022-03-28

Aipuak nola egin

Suberbiola Zumalde, I. (2022). Hezkuntza espetxean: birgizarteratze indibidualaren eredutik ikuspegi eraldatzailera. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (120), 27–49. https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak