Senekaren izpiritua euskaraz: Larramendiren eraginaren eta itzulpengintza apologetikoaren adibide bat XVIII. mendeko Zuberoan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.120.2022.6Gako-hitzak:
Belako zalduna, Senekaren itzulpengintza apologetikoa, Larramendiren eragina, XVIII. mendeko ZuberoaLaburpena
Belako zaldun mauletarrak XVIII. mendean euskarara itzulitako testu filosofiko bat du hizpide lan honek. Lehenik, eskuizkribu argitaragabe hori testuingurura ekartzeko, Belaren eta Manuel Larramendiren arteko harremanaren inguruko xehetasunak eman ditut, lehenak bigarrenaren hizkuntz ideiak nola bereganatu eta Zuberoako datuekin osatu zituen erakutsiz. Ondoren, testua itzulpengintza apologetikoaren azpigenero berezi batean txertatu behar dela aldarrikatu dut, zeinean irakurleak ez baitu xede-hizkuntza ezagutzen, eta edukiak baino gehiago, formak hartzen duen garrantzi guztia. Azkenik, testuaren edizioa bera eman dut, iruzkin linguistikoz eta azalpenez horniturik.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2022 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.