Ala ffede, bada! Euskal testu berri gehiago Nafarroako XVI. mendeko justizia-auzibideetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.2Gako-hitzak:
Nafarroa, Euskara arkaikoa, Justizia-auzibideak, Hizkuntzalaritza historikoaLaburpena
Nafarroako Errege Artxibo Nagusian XVI. eta XIX. mende bitarteko milaka justizia-auzibideren dokumentazioa gordetzen da. Gaztelaniaz idatzita dago, eta eskribauek euskaldun elebakarren aitortzak gaztelaniara itzultzen zituzten idatziz paratzeko. Hala ere, beharrezkoa zenean, lekuko horien euskarazko hitz gutxi batzuk bere horretan ematen zituzten eskribauek erdal itzulpenaren barnean. Lan honetan XVI. mende hondarreko auzibide zenbaitetan ageri diren euskarazko pasarte laburrak aztertu ditut. Lehenik, horrelako testuak nola eta zergatik ekoitzi ziren azaldu dut. Ondotik, dialektologiarako eta hizkuntzalaritza historikorako datu-iturri gisa duketen fidagarritasunaz eta balioaz aritu naiz. Gero, San Vicente, Arlegi, Iruñe eta Uxueko testigantzen edizioa eta azterketa egin dut. Buruenik, pasarteetan ageri diren hizkuntza-ezaugarriak zerrendatu ditut, eta lexikoia eta adizkitegia atondu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.