Herritartasuna aztergai: zer diote Hego Euskal Herriko gizarte-mugimenduek?
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.8Gako-hitzak:
Herritartasuna, Gizarte-mugimenduak, Naziotasuna, Euskal HerriaLaburpena
Herritartasuna, izatez, kontzeptu aldakor eta eztabaidatua da. Hego Euskal Herriko gizarte-mugimenduek herritartasunaz garatzen duten diskurtsoa aztertzea da artikulu honen helburua. Ikuspegi kualitatibo batetik, feminismoan, euskalgintzan, migrazioen mugimenduan edota sozioekologian aritzen diren kideen iritziak aztertuz, mahaigaineratzen den ondorio nagusia da gizarte-mugimenduek herritartasun subjektiboa eta kolektiboa lehenesten dutela. Euskal Herriaren kasuan, afera horri herritartasunaren eta naziotasunaren arteko hartu-eman konplexua ere gehitzen zaio: Estatu-mailako euskal herritartasun objektibo ofizialik ez da existitzen, eta horrek herritartasunari buruzko eztabaida areagotzen du.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.