Lazarragaren eskuizkribuko <nagon> adizkia: grafia-kontu bat baino gehiago
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.4Gako-hitzak:
Lazarragaren eskuizkribua, Filologia, Aditz-morfologiaLaburpena
Badira hamabost urte pasatxo aurkitu zutenetik, eta ordutik hona Lazarragaren eskuizkribuak harribitxi bezainbeste buruhauste eman dizkigu. Hala, transkripzio eta edizio kritiko fidagarriaz gain, izan da bestelako ekarpenik ere hura hobeto ulertzeko bidean. Halakoa nahi lukeen lan honetan, testua ez ezik eskuizkribuaren argazkiak ere aztertu ditut, orain arte heldu ez zaion grafiari lotutako arazo bat argitu nahiz, eta Lazarragaren hizkeran (eta haren ingurukoetan) argi egiteko asmoz. Nire proposamena da Lazarragak han-hemenka hizkien gainean idatzitako ikurrek egiazko balio fonologikoa dutela, kasu batzuetan bederen; esaterako, <nagon> adizkian. Labur esanda, <ñagon> irakurri behar dela frogatzen saiatuko naiz, eta horren inplikazio morfologiko eta etimologiko batzuk argitzen.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.