Kanpo-homologazioa bertsolaritzan: Txirrita-Basarri etena

Egileak

  • Kepa Matxain Iztueta

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.5

Gako-hitzak:

Bertsolaritza, Kanpo-homologazioa, Txirrita, Basarri, Utilitarismoa

Laburpena

Artikulu honek XX. mendean zehar bertsolaritzaren baitan gertatutako fenomeno bat aztertu nahi du: jarduna kanpo irizpideekin homologatzeko saiakera. Erromantizismoan zehar Europako hainbat gutxiengo nazionaletan gertatu bezala, euskal abertzaletasunak ere kultur adierazpideetara jo zuen kontzientzia nazionala pizteko asmoz. Aitzolek gidatutako proiektu hark azkar ulertu zuen poesia motz geratzen zitzaiola bere asmoetarako, eta bertsolaritzan aurkitu zuen aldarrikatu nahi zituzten balio eta sinesmenak gizarteratzeko bide paregabea. Txirritak gorpuzten zuen bertso molde zirikatzailearen aldean, estilo zuzenago eta zuriago bat hobetsi zuten. Bertsolari ezin aproposagoa zeukaten eraldaketa gidatzeko: Basarri.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2021-03-04

Aipuak nola egin

Matxain Iztueta, K. (2021). Kanpo-homologazioa bertsolaritzan: Txirrita-Basarri etena. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (116), 91–113. https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak