Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilientzia-gaitasuna bi mila urtez

Egileak

  • Ander Rodriguez Lejarza
  • Josu Narbarte Hernández

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.2

Gako-hitzak:

Landa-paisaia, Komunitateak, Erresilientzia, Giza Ekologia

Laburpena

Landa-paisaia gizartearen eta ingurugiroaren arteko elkarreragin konplexuen ondorioa da. Euskal Herrian, azken urteetan hainbat ikerketa egin dira landagiroko komunitate desberdinetan. Isurialde atlantikoko lau gunetako emaitzen azterketa diakronikoak erakusten duenez, tokiko komunitateek abagune sozioekonomiko desberdinetara egokitzeko gaitasuna erakutsi dute ia bi mila urtez. Historiaren subjektu pasibo gisa aurkezten dituzten ikuspegi tradizionalen aurrean, arkeologiaren aldetik gizatalde horiei dagokien protagonismoa itzultzea proposatzen da, horretarako marko teoriko apropos gisa erresilientzia nozioa proposatuz eta, horrela, landa-paisaiaren bilakaera orokorra birpentsatzeko bideak irekiz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2019-12-05

Aipuak nola egin

Rodriguez Lejarza, A., & Narbarte Hernández, J. (2019). Euskal Herriko landa-komunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilientzia-gaitasuna bi mila urtez. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (111), 27–38. https://doi.org/10.26876/uztaro.111.2019.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak