Hautsi da anphora: Sare-aktorearen Teoriara hurbilpena
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.108.2019.5Gako-hitzak:
Sare-aktorea, Pentsamendu soziala, Jakintza teknologikoa, Muntaketa, Kutxa beltzaLaburpena
Europa eta mundu-mailako gizarte-zientzietan paradigma erabat berritzailea azaldu da azken hamarkada hauetan, Actor-Network Theory izendapena jasoz. Oihartzun zabala izaten ari denez, oinarri epistemologiko, ontologiko eta metodologiko berriak eskaintzen baitizkigu, euskal soziologiara ekartzeko saiakera egin gurada. Sare-aktorearen Teoria gisa definiturik, darabiltzan kontzeptuetara hurbiltzea proposatzen da jarraian, besteak beste, tresna-kutxa, itzulpen, muntaketa edo kutxa beltza terminoak erabiliz. Haren jaiotzaren aurretik izandako eraginak ekarri dira Tarde, Garfinkel, Serres eta Deleuze-ren ekarpen nagusiak azpimarratuz eta proposaturiko ideiek izandako bilakaera azalduz. Ikerketa-eremuan zer aplikazio izan duen erakusteko, ilustrazio batzuk ere azaldu dira, hiri, osasun edo ekonomiaren soziologian burutu direnak. Bukatzeko, izan dituen kritika nagusiak aipatuko dira, euskal soziologiari paradigma berritzaile hauetan murgiltzeko gonbidapena lutzazeaz batera.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.