Herri Batasunaren irudikapena 1980ko hamarkadako Euskal Herriko zineman

Egileak

  • Gorka Etxebarria Dueñas
  • Josu Martinez Martinez

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.102.2017.3

Gako-hitzak:

Zinemaren historia, 1980ko hamarkada, Estereotipazioa, Herri Batasuna

Laburpena

Biolentzia politikoaren gaia usu tratatu da Euskal Herriko zineman. Egia izanik ere film gehienek ez dutela lortu beste herrialde batzuetan haien parekoek edukitako arrakasta eta errekonozimendua (Irlanda, adibidez), azken urteetan egindako zenbaketen arabera, Franco hil zenez geroztik, berrogeita hamar film luzetik gora ekoitzi dira euskal gatazkaz. Istorio gehienetan, etakideak, poliziak edota haien biktimak agertu dira protagonista gisa. Politikari lokala aldiz, bigarren plano batean azaldu da zenbait kasutan, tramaren sostengu gisa funtzionatuz. Artikulu honetan, 1980ko hamarkadan Hego Euskal Herrian ekoitzitako bost film luzeek Herri Batasuneko kidegoa nola karakterizatu zuten aztertuko dugu. Gure hipotesia zera da: filmek marrazten duten ezker abertzalearen erromantizismotik intolerantziarako bidean, HB elementu negatibo bezala estereotipatu duela zinemak; batzuetan, ETA bera baino gehiago.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2017-08-10

Aipuak nola egin

Etxebarria Dueñas, G., & Martinez Martinez, J. (2017). Herri Batasunaren irudikapena 1980ko hamarkadako Euskal Herriko zineman. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (102), 49–69. https://doi.org/10.26876/uztaro.102.2017.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak