Indarkeria matxista eta maitasun erromantikoa Cincuenta Sombras de Grey eleberrian
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.98.2016.5Gako-hitzak:
Maitasun erromantikoa · Indarkeria matxista · Cincuenta sombras de Grey · Genero-rolak · Erresistentzia · SubertsioaLaburpena
Bikote-harremanen baitan gertatzen den indarkeria matxistaren inguruan hausnartzea da artikulu honen helburua. Batik bat, sotilena eta ezkutuena den indarkeria horretan zentratzen da, deigarriena ez izanagatik ere, oso kaltegarria dena eta maiz indarkeria fisikoaren aurrekaria. Egun Mendebaldeko gizarteetan nagusi den maitasun-ereduak (hots, maitasun erromantikoa), genero-rol tradizionalei guztiz lotua dagoenez gero, indarkeria mota honen indartze eta mantenuan funtsezko papera daukala aldezten da. Hala, bada, gizon-emakumeok daukagun maitatzeko era ezberdina aztertzen da. Horrez gain, balio hauen transmisioan industria kulturalek jokatzen duten ezinbesteko papera ikusita nahiz Cincuenta sombras de Grey eleberriak izan duen arrakastaz ohartuta, azken hori aztertu nahi izan da ikuspegi honetatik, osagai horiek guztiak, hots, indarkeria matxista eta maitasun erromantikoa, barnebiltzen dituen nobela baita.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.