Inbertsio sozialaren argi-ilunak: egokia ote Arrisku Sozial Berriei erantzuteko?
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.97.2016.5Gako-hitzak:
ngizatea · Arrisku Sozial Berriak · Inbertsio SozialaLaburpena
Ongizate Estatuaren eraikuntza duela hamarkada asko definituriko arazoen gainean egin bazen ere, gaur eguneko egoerak oinarri haiek birdefinitzera garamatza. Krisi ekonomikoak eta agertu diren Arrisku Sozial Berriek, besteak beste, ongizatearen jasangarritasuna kolokan jartzen dute. Inbertsio sozialaren teorialariek horren diagnosi doitua eskaintzen dute. Horien ustetan, lan-merkatuan lehiakorrak diren gizabanako egokiak behar dira, giza kapitalean bizitza osoan zehar inbertituko dutenak. Estatuaren paperak murritzagoa izan beharko luke eta politika sozialak ekoizpenera bideratua. Estrategia hori, luzaroan martxan egon den merkantilizazio neoliberalaren dinamikaren gainean eraiki da eta eskubide sozialen etorkizuneko garapenean berebiziko garrantzia du.Testu honek inbertsio sozialaren estrategiaren inguruko ildo garrantzitsu batzuk azaltzen ditu, eta Ongizate Estatuaren etorkizuneko garapenerako kontzeptu nabari batzuen inguruan gogoeta proposatzen du.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.