Unibertsitatea Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuan: Euskal Autonomia Erkidegoko kasua

Egileak

  • Iratxe Amiano Bonaetxea
  • Jorge Gutiérrez Goiria
  • Unai Villena Camarero

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.91.2014.1

Gako-hitzak:

Garapenerako unibertsitate-lankidetza · Lankidetza deszentralizatua · Politiken ebaluazioa

Laburpena

Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuak, gaur egun leku askotan atzerakada jasaten ari den arren, garapenerako lankidetzaren ohiko erlazio eta jarduteak berritzea ekarri du; lankidetza-eragile eta harremanei arreta berezia eskaini die eta lankidetza eraldatzailea ahalbidetu duten aukerak sortu ditu.

Garapenerako lankidetzarekiko konpromiso sendoenetakoa duen autonomia-erkidegoa izaki, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua esanguratsua da testuinguru honetan. Hori dela-eta, unibertsitateak EAEko erakunde nagusien garapenerako lankidetza-politikan izan duen papera aztertu da. Azterketa honek berebiziko arretaz barne hartu ditu ondorengo elementu biak: alde batetik, euskal lankidetzaren hastapenetatik gaur egun arte lankidetza-politikak diseinatzeko orduan unibertsitateari esleitu zaion papera, eta beste alde batetik, 1988tik 2008ra doan hogei urteko tartean aipatu politikak ezartzean bete duen papera.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2014-11-17

Aipuak nola egin

Amiano Bonaetxea, I., Gutiérrez Goiria, J., & Villena Camarero, U. (2014). Unibertsitatea Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuan: Euskal Autonomia Erkidegoko kasua. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (91), 5–20. https://doi.org/10.26876/uztaro.91.2014.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak