Kirol-politika, jokoa ala jolasa?

Egileak

  • Juan Aldaz Arregi

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.5

Gako-hitzak:

Ebaluazioa · Kirol-politika · Gobernantza · Egitura likidoak

Laburpena

Jarraian aurkezten den artikulu honen helburua, bereziki, erakunde lokaletan, Erakundeen Ebaluatze eta Ikaskuntza Gaitasun Eraikuntzaren bitartez ebidentzietan oinarrituriko kirol-politika bat sustatu beharra azpimarratzea da. Zentzu horretan, badirudi, kirolak nolabaiteko paper anbibalentea jokatzen duela gure gizarteetan zeren, guztirako balio baitu eta ezertarako ez baitu balio, edo beste modu batean esate aldera, paper zentral bat izatetik hutsaren hurrengoa izatera pasatzen ari da egun bizi dugun kontingentzia sozioekonomikoan, lehenengoetarikoa izaten ari baita murrizketak pairatzen. Beharbada ez du guztirako balio, ez behintzat hala moduz, baina bai askorako gizarte baten garapenean estrategikoak diren osasuna, kohesioa eta antzeko dimentsioak landu eta garatze aldera. Kontua da, zenbateraino kapaz garen kirol-politikak dimentsio horiek garatzerako orduan egiten duen, edota egin lezakeen, ekarpena ebidentzia bitartez adierazteko. Azken batean, kirolaren politika joko modura ala jolas modura ulertzen dugun argitzea premiazkoa dugula aldarrikatzen da artikulu honetan, inolako ezbairik gabe asko baitugu galtzeko gizarte modura kirol-politika, eta haren gobernantza, serio hartzen ez dugunean.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2014-07-04

Aipuak nola egin

Aldaz Arregi, J. (2014). Kirol-politika, jokoa ala jolasa?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (89), 79–89. https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak