Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970)

Egileak

  • Mikel Saratxo Moro

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.87.2013.5

Laburpena

Badaude gertakizun batzuk euskal nazionalismoaren historian inflexio-puntuak ezarri dituztenak. Haietako bat 1958an gertatu zen. Urte horretan euskal nazionalismoa ulertzeko, azaltzeko eta praktikara eramateko ikuspegi ideologiko berri baten hazia landatu zen. Urte hori ETAren sorrerakoa izan zen. Bere historiako lehenengo urteetan, ETAk kontzeptu berritzaileak erantsi zizkion euskal nazionalismoaren oinarri ideologikoari, esate baterako, kolonialismoaren aurkako teoriak, nazionalismo iraultzailea, sozialismoa edo borroka armatua. Artikulu honetan ETAren sorreratik 1970era arte erakundearen baitan biolentziari buruz eta euskal nazio-arazoaren inguruan egindako hausnarketaren garapena azaltzeaz gain, ETAren gogoetan zehar bi elementu horien arteko harreman ideologikoa agertu nahi izan dugu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2013-12-04

Aipuak nola egin

Saratxo Moro, M. (2013). Gerra iraultzailetik nazionalismo iraultzailera. Nazio-arazoaren eta biolentziaren inguruko hausnarketaren garapena ETAn (1958-1970). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (87), 93–110. https://doi.org/10.26876/uztaro.87.2013.5

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak