Artearen eta subjektuaren eraikuntza: Nan Goldin-en aukera, intimitate-kontakizunak askatze-errepresentazio gisa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.87.2013.1Gako-hitzak:
Subjektuaren eraikuntza · Familia-narrazioak · Identitate narratiboa · Memoria · Argazkilaritza · IntimitateaLaburpena
Artikulu honetan artearen bidez subjektu garaikidea eraikitzeko aukeren baldintza posibleak aztertzen dira. Lan artistikoa, askatze-errepresentazio bat izan ahal den neurrian, proposatzen da subjektu artista eraikitzeko tresna gisa, eta eraikitze modu hori bereizten da lotze-errepresentazioek eta instituzioek soilik eraikitako subjektu garaikidearengandik. Auzi hori azaltzeko Nan Goldinen (Washington, 1953) egiteko modua aztertuko da. Artista horrek familia-argazkietatik abiatuz intimitatearen narrazioa egiten du, azken 40 urteetako irudi-eguneroko baten bidez bizitza kontatuaz. Goldinen ibilbideaz gogoeta egitean, haren bizitzako bi une memoria eta argazkilaritza ulertzeko bi modurekin jarri ditugu harremanetan; gainera, bere familia-albumean intimitateari eta memoriaren izaerari ematen dien tratamendua aztertzen da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2013 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.