Unibertsitateko irakasle baten estrategia diskurtsiboen eta jarrera komunikatiboen azterketa, CLIL metodologia dela bide
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.86.2013.4Gako-hitzak:
CLIL · Hezkuntza eleaniztuna · Estrategia diskurtsiboak · Ikaste-irakaste prozesua · Komunikazio kinestesikoa · Jarrera komunikatiboaLaburpena
Artikulu hau, gaur egun gizartean ardura sortzen duen eta gero eta hedatuago dagoen gai batetik eratortzen da, alegia, hezkuntza eleaniztunean ikasleak trebatzeko, curriculumeko edukiak, atzerriko hizkuntzetan irakasteko testuingurutik. Artikulu honetan agertzen den ikerketaren jomuga HUHEZIko unibertsitatean, Lehen Hezkuntzako Graduan, CLIL/EAHII metodologiaz (Edukien eta Atzerriko Hizkuntzaren Ikaskuntza Integratua) baliatzen den irakaslearen diskurtsoa aztertzea da. Horretarako, ikerlanak bi norabide izan ditu, batetik, irakasleak darabiltzan estrategia diskurtsiboak zeintzuk diren identifikatzea. Bestetik, ikasgelan estrategia komunikatiboekin batera sustatzen diren jarrera komunikatiboek, nolako giroa sortzen duten aztertzea.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2013 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.