Bilboko hiri-garapena sorkuntza artistikoan islaturik: 1975-2010
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.2Gako-hitzak:
Bilbo · Hiria · Artea · Garapen urbanoa.Laburpena
Bilbok azken hamarkadetan (1975etik gaur egun arte) jasandako garapena (batik bat urbanoa eta hiri-paisaiarena) artean nola islatu den eta islatzen den agerian jartzea izango da ikerlan honen helburu orokor eta nagusia. Era berean, aztertuko dugu nola tratatu dituen adierazpen artistikoak XX. mendearen amaieran hiri-paisaiari dagozkion gaiak, mende horren bukaeran izan diren estilo eta kode-aldaketekin batera. Zehazki, Bilboko modelo urbano berriak arte plastikoen munduan eta bereziki hiri-paisaiaren errepresentazioan nola eragin duen ikusi eta azalduko da. Horrez gain, testuinguruak hiriaren kontzepzioan eta hiriko biztanleengan duen eragina ezinbestekoa izanik, horrek ere artean isla duela erakutsi nahiko genuke. Esandakoarekin batera, arte-adierazpenak garatuz joan direla ere ikusiko da, azken hamarkadetan ohiko molde eta artea sortzeko modu tradizionaletatik haratago doazen moduak agertu baitira. Amaitzeko, eta helburu berezitu gisa, aipatuko dugu bolada honetako arte-joerak zein garrantzia eskuratu duen museoetan eta bestelako erakundeetan (arte-aretoetan, sarietan, erakusketetan eta abarretan).Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2012 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2012-03-08
Aipuak nola egin
Herrera Diez, N. (2012). Bilboko hiri-garapena sorkuntza artistikoan islaturik: 1975-2010. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (80), 13–48. https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.2