Euskal sektore aeronautikoa. Eraketa, egoera eta berrikuntza-sistema sektorialeko eragileak

Egileak

  • Urko Lopez Odriozola

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.72.2010.2

Gako-hitzak:

Aeronautika · Finantzaketa · Ikerketa eta garapena · Sektore publikoa

Laburpena

Aeronautika ekonomiak azken urteetan izan duen bultzatzaile nagusietako bat da. Bertan hainbat alor lotzen dira: alde batetik teknologia, zeina etengabe ari den aldatzen sektorean; bestetik kalitatea, eta, azkenik, segur-tasuna. Berez oso polarizatua dagoen sektorea da, bai herrialde produktoreei begiratuz (Amerikako Estatu Batuak, Europa, Kanada, Brasil eta herrialde gutxi batzuk), bai hegazkin mota bakoitzean dagoen oligopolioa kontuan hartuz (Airbus eta Boeing hegazkin handietan eta 15-20 produktore tamaina ertaineko hegazkinen kasuan), baita produktu motaren arabera (hegazkinen produktore/ensanblatzaile gutxi, motorren produktore gutxi eta lurreratze-trenen produktore gutxi). Euskal Autonomia Erkidegoko aeronautika estatu osoko % 25 izatera ere iritsi da, nahiz eta hegazkin-produktorerik izan ez. Artikulu hau aireontzi-gintzan oinarrituko dugu batez ere, nahiz eta sektoreak espazioa ere landu dezakeen. Arrazoia honako hau da: espazioak euskal aeronautikan duen pisua oso txikia da eta fakturazioaren % 3 soilik da. Horren ondorioz, sektore honetan gehien landu dugun arloa aireontzien produkzioa izan da, egiturak, sistemak, motorrak eta ekipamendua.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2010-03-30

Aipuak nola egin

Lopez Odriozola, U. (2010). Euskal sektore aeronautikoa. Eraketa, egoera eta berrikuntza-sistema sektorialeko eragileak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (72), 23–56. https://doi.org/10.26876/uztaro.72.2010.2

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak