«Kristau-elizak, kristau-herriarenak»: ikerketa zail baten oinarriak
Gako-hitzak:
Parrokiaren ondasunak · Hamarrenak eta primiziak · Patronatua · Jabetza ErregistroaLaburpena
Eliza erakundea da eta lege zibilek aspaldidanik aitortu izan diote ondasunak edukitzeko eskubidea. Historian zehar Elizak donazio asko jaso izan ditu, beste erakundeetatik batzuetan eta bere eliztarren eskuetatik beti. Erdi Aroan gauzatu zen oinarrizko zerga-sistema bat: eliztarrek beren parrokiei hamarrenak —apaizen eta pobreen sostengurako— eta primiziak —parrokia- ren gastuetarako (obrak, kultua)— ematen zizkieten. Errealitate horien lekuko dira parrokietako artxiboetan ditugun «tazmia» eta «fabrika» izeneko liburuak. Erakunde zibilek parte hartu izan dute parrokien ondasunen administrazioan, bi aginteak (zibila eta eklesiastikoa) elkarlanean aritzen baitziren (patronatua eta abar sortuz). XIX. mendeak aldaketa asko ekarri zituen: desamortiza- zioak; hamarrenak, primiziak eta patronatua bertan behera uztea… 1861. ur- tean sortutako Jabetza Erregistroan ez zegoen tenplu katolikoak inskriba- tzerik. 1867/1998 Errege Dekretuak salbuespen hori inkonstituzionaltzat eman du: musulmanek beren meskitak immatrikulatzeko eskubidea badute, zer dela-eta ez Eliza Katolikoak bere tenpluak?Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2009 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2009-11-30
Aipuak nola egin
Azkoaga Lasheras, I., & Larrambebere Zabala, M. (2009). «Kristau-elizak, kristau-herriarenak»: ikerketa zail baten oinarriak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (71), 31–42. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4399