Septentrioz Septentrio Aurelia Arkotxaren bi libururen irakurketa bat
Laburpena
Aurelia Arkotxaren Septentrio deitu lan erudituak hobeki ulertzeko, konpara ditzakegu Mallarmé-ren obraren norabide poetikoarekin. Hain zuzen, bi idazleek liluratzat dauzkate gizakia bultzatzen duen kosmosa eta bizitzaren jatorri metafisikoaren bilaketa: den guztiaren oinarri litekeen transzendentzia hutsa edo betea ez da giza ideia bat baizik, hitz-eraikuntza gezurti bat baizik. Bainan, errealitatea ulertzeko mintzamena alfer izanen zaigula ohartu beharrean, beste tresnarik ez dugula onartzekoa dugu. Horregatik, hitzetan baizik existitzen ez den Ipar ideala deskubritzea Mentura kosmikoarekiko Joko ironiko gorena dela dirakuste bi poetek. Aurelia Arkotxak bereziki palinpsestoa, parodia eta pastichea baliatzen ditu, bere bidaia existenzialak literarioki eta fisikoki lehengo deskubritzaileen urratsei jarraitzen diela. Septentriotik nehoiz hurbilduko ez dela jakinez, beti jadanik errana izan dena errepikatzeko arriskuan edota isiltzeko zorian, halere, poeta etsiezina Iparra islatzen saiatzen da, etengabe, Septentrioz Septentrio.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2008 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2008-06-13
Aipuak nola egin
Dolhare, K. (2008). Septentrioz Septentrio Aurelia Arkotxaren bi libururen irakurketa bat. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (65), 33–52. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4350