Gure gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazkia
Laburpena
Gaitasun Komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean (2007) izeneko doktorego-tesian oinarritutako artiku- lua da honako hau. Tesi horretan gure hezkuntza-sistemako gaztetxoen gai- tasun komunikatiboa eta euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko elkarre- raginaren nondik norakoak aztertzen dira. Bi azter-ardatz nagusi horiek, gainera, bi aldagai nagusiren arabera landu ditugu: batetik, elebitasuna lortzea helburu duten bi eskola-ibilbide nagusiren arabera, hala murgilketa nola berezko hizkuntza gutxiagotua iraunarazteko eredua; bestetik, ingele- saren sarrera goiztiar zein berantiarraren arabera. Metodologia kualitatiboa erabili dugunez, ezin ditugu orokortu gure lagin mugatuarekin lortutako emaitza eta ondorioak. Hala ere, erabilitako metodologiak gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazki sakona atera- tzea ahalbidetu digu, sakona ñabarduretan, sakona hiru hizkuntzen arteko harremanetan. Hortaz, artikulu honetan erakutsiko dugun argazkia baliagarria izan daiteke gure hezkuntza-sistemaren argi-ilunak ezagutzeko.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2008 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2008-03-28
Aipuak nola egin
Goikoetxea Agirre, N. (2008). Gure gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazkia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (64), 51–66. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4340