Parte-hartzea garapenean: hainbat diskurtso eta jatorri

Egileak

  • Unai Villalba Egiluz

Laburpena

Garapeneko parte-hartzearen definizio bakar bat adostea ez da erra- za, parte-hartze maila eta forma ugari daudelako eta garapenerako estrategia desberdinak ere badirelako. Testuaren helburua, beraz, ez da definizio hobe- renaren elementuak seinalatzea, baizik eta garapenaren diskurtso desberdin horiek parte-hartzerako zer suposatzen duten azaltzea. Hasteko, pertsonen gaitasunak eta aukerak zabaltzea bilatzen duen giza garapenaren teoriatik abiatuta, norbanakoen jarrera aktiboa eta bere parte-hartzea garapenaren ele- mentu esentziala dela nabaria da. Ondoren, garapen jasangarriaz aritzean, ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatu beharko liratekelakoan, parte-hartzea funtsezkoa bilakatzen da eraldaketa hori negoziatzeko interes-talde desberdi- nen arteko adostasunera ailegatu ahal izateko. Azkenik, Munduko Bankuaren diskurtsoa aztertuta, parte-hartzearen ikuspegi instrumental bat aurkitzen dugu proiektuen jasangarritasuna bilatzen baita nagusiki. Jada testua bu- katzeko, hainbat puntu kritiko gainditzeko parte-hartzea politizatzeko beharra azaltzen da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2007-12-31

Aipuak nola egin

Villalba Egiluz, U. (2007). Parte-hartzea garapenean: hainbat diskurtso eta jatorri. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (63), 91–102. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4333

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak