Ikerketa-bideak konbergentzia mediatikora hurreratzeko

Egileak

  • Jose Larrañaga Zubizarreta

Gako-hitzak:

Konbergentzia mediatikoa, kazetari multimedia, metodologia parte-hartzailea.

Laburpena

Konbergentzia mediatikoan murgiltzea da ikerketa-lan honen helburua eta azterketa-bideak azaltzen ditu metodologia egokienaren bila. Komunikabide-enpresa guztiak dabiltza prozesu betean konbergentzia deituriko medioen eta eduki-informazioaren batuketan. Artikulu honek Gipuzkoako lurraldean Debagoiena eskualdeko komunikabide-enpresa hartu du ikerketa-bide, Goiena Komunizazio Zerbitzuak, Koop. E., Arrasaten kokatua. 2006ko abendua eta 2007ko otsaila bitartean eginiko azterketaren emaitza da artikulua. Lanean hasi baino lehenago gure hipotesia hau zen: Euskal Herriko komunikazioko enpresen artean konbergentzia maila aurreratuena duela Goiena koopera-tibak, Vocento taldea edo Eitb taldea ailegatu ez diren neurriraino eraman duela multimedia-prozesua enpresa arrasatearrak. Ondorioz, kazetariaren profila aldatzen hasi da. Metodologia aldetik, esan, bide kualitatiboa eta parte-hartzailea aukeratu dugula ikerketa-bide.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2008-03-28

Aipuak nola egin

Larrañaga Zubizarreta, J. (2008). Ikerketa-bideak konbergentzia mediatikora hurreratzeko. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (64), 69–81. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4261

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak