Artikulua eta bokal paragogikoa Bermeoko leku-izenen corpusaren azterketatik abiatuta
Laburpena
Artikulu honetan determinatzailea aztertu da Bermeoko leku-izenak hartuta, batzuekin zalantza izaten delako artikuluarekin erabili behar diren ala ez.
Artikulua ez zen leku-izen guztietan agertzen, eta agertzen zenetan ere (baserri-izenetan, esate baterako), ez zen sistematikoa; artikulu gabeko aldaerek interferentzia egiten zuten. Beraz, artikulua ez zen leku-izen guztie-tara heldu. Gaur egun, artikulu gabeko leku-izenak dira nagusi, eta artikulua generikotasunari lotuta gelditu da.
Kontsonantez bukatutako leku-izenetan artikulu gabeko eta artikuludun aldaerak jaso diren arren, askok badute hirugarren aldaera bat: amaieran –e bokala duena. Hauetariko batzuek ez dute artikuludun aldaerarik. Gaur egun, kontsonantez bukatutako leku-izenetan –e bokala eransteko joera zabalduta dago salbuespenak dituen arren.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2006 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.