NIMBY Power: Zornotzako erreferenduma eta ukazioaren indarra
Laburpena
Duela urte batzuk, Amorebieta-Etxanon gasa errez energia elektrikoa sortzeko eraiki den zentral termikoaren bultzatzaileek (beste batzuen parte- hartze txikiarekin, ESB enpresa irlandarra bazkide nagusia duen Bizkaia Energia enpresak) esan zuten ez zutela herriaren borondatearen kontra planta eraikiko (gero enpresaren jarrera aldatu zen); Amorebieta-Etxanoko Udalak (EAEko Jaurlaritzan bazkide nagusia eta politika industriala gidatzen duen EAJ alderdiak zeukan gehiengoa eta alkatetza) proiektuaren kontra azaldu zuen bere burua (hau ere gorabehera handiekin); Jaurlaritzako Industria sailburu Josu Jon Imazek esan zuen proiektuak beste kokatze bat beharko zuela (hau ere aldatu zen gero); EAJ barruan oso tirabira larriak egon ziren nazio-zuzendaritza proiektuaren alde eta Zornotzako Batzarra kontra jarri eta gero…. Hau guztia lortu zuen herri-plataforma batek (Zornotza Bizirik!!) horre- lako erakundetze-formetan ohikoak diren baliabideekin. Bere salaketaren funtsa hau zen: zentral termiko horrek ingurumenean eta zornotzarren bizi- kalitatean eragin ditzakeen kalteak larregizkoak izan daitezkeela.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2005-09-19
Aipuak nola egin
Larrinaga Arza, J. (2005). NIMBY Power: Zornotzako erreferenduma eta ukazioaren indarra. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (54), 87–101. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4186