Kultura-kudeaketa Beran: eredu parte-hartzailea

Egileak

  • Jon Abril Olaetxea

Laburpena

Beran (Nafarroa Garaia) 1979ko hauteskundeen ondotik udal parte- hartzailea eratzeko asmoa agertu zuten orduko agintariek, batzorde irekien bidez lan eginez, zinegotziek eta herritarrek zein bertzelako agente sozialek parte hartzen zuten udaleko batzordeetan. Baina hasierako ilusio hura eta herritarren parte-hartzea apalduz joan zen. Udalak berak ere ez zuen aparteko lanik egin hori sustatzeko. Dinamika hori laster desagertu zen, nahiz Kultura Batzordeak, nola edo hala, funtzionamendu-modu horri eutsi zion. Artean ez zen kultura-mugimendu handirik herrian, eta erakunde guti zegoen kulturgintzan lanean ziharduena. Halere, 99ko udal-hauteskundeetan Herriko Etxean aldaketa politiko nabarmena gertatu zen eta horrek ere gauzak erraztu zituen, kultura-arloari ere garrantzia handiagoa eman baitzitzaion. Beraz, herritarrek kultura sortzea, agente aktiboak izatea bilatzen da, zuzenean parte-hartzea, ikusle soila izatetik harago.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2005-09-19

Aipuak nola egin

Abril Olaetxea, J. (2005). Kultura-kudeaketa Beran: eredu parte-hartzailea. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (54), 103–109. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4182

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak