Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta

Egileak

  • Josu Perales Ugarte

Laburpena

Artikulu honetan aztertzen ditugu motibazioaren gaineko hainbat kontzeptu eta teoria, Bigarren Hizkuntzen Eskurapenaren eta irakaskuntza/ikaskuntzaren alorrekoak. Aztergai ditugu hemen, besteak beste, Gizarte Psikologiaren ikuspegia eta horren ekarpenik behinena, sozio-heziketazko eredua, hala nola beste ekarpen berriago batzuk ere. Kontzeptu eta teoria horiek gehiago datoz elkar osatzera elkar baztertzera baino. Gainbegirada hori egin eta gero, euskara-ikasle helduen motibazioa aztertzeko lanak laburbiltzen dira. Erreparatu egiten zaie, era berean, euskara-ikasleen motibazioari eragin ahal dioten beste zenbait aldagairi ere. Nola adoretu ikaslea euskara ikastera? Horra hor galdera giltzarria.  Erantzuteko asmoz, hainbat motibazio-estrategia azalduko ditugu ikasgelan baliagarri direlakoan.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2004-10-18

Aipuak nola egin

Perales Ugarte, J. (2004). Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (50), 23–43. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4147

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak