Familiako giroaren kalitatea eta haurraren garapen psikologikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: azterketa deskriptiboa
Laburpena
Lan honen helburua familia-inguruneak haurraren garapenean duen eragina aztertzea da. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko bost urteko 551 haurren lagina hartu zen (%54,3 mutilak eta %45,7 neskak) eta haur horien familia-ingurunearen kalitatea, gurasoen hezteko moduak, eta senar--emazteen arteko adostasunak eta gatazkak ebaluatu ziren, baita haurren garapen-maila eta gaitasun kognitiboa ere. Hona hemen emaitzetako batzuk: familia-ingurunearen kalitate-maila ertain-altua (%48,3), jokabideari eta baloreei buruzko adierazpenezko heziketa (%96,7), senar-emazteen arteko gatazka-maila ertain-baxua (%65,3) eta haurren garapen-maila ertain-altua (%49,7). Azterketan, bestalde, gurasoentzako formazio-politikak garatu beharra azpimarratzen da, haurraren garapen psikologikoa ahalik eta gehien hobetzen duen familiako elkarrekintza bultzatzeko.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2003-12-31
Aipuak nola egin
Olabarrieta Artetxe, F. (2003). Familiako giroaren kalitatea eta haurraren garapen psikologikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: azterketa deskriptiboa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (47), 81–95. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4131