Militantismoaren mutazioa: Frantziako ikasle-militantismoa adibide gisa

Egileak

  • Eguzki Urteaga

Laburpena

Militantismoaz hitz egitean bi ikuspegi nabarmentzen dira: alde batetik, militantismo klasikoa ez dela gehiago errealitate bat, esan nahi baita aldaketa sakona izan duela; eta, beste aldetik, iragana idealizatzearekin batera oraina dramatizatzen dela. Bi ikuspegi horiek bat egitean militantismoaren krisiaren sentimendua nagusitzen da, zenbait adierazle horren erakusgarri direlarik. Erakunde militanteen kidetza eta botoak beherantz doaz, zatiketak zein barne-gatazkak aldiz gorantz, eta militanteek abanguardia estatusa galdu dute. Baina horrek ez digu argibiderik eskaintzen militantismoak ezagutzen dituen aldaketei buruz. Horregatik, artikulu honetan planteatzen dugun galdera honakoa da: zein da ikasle-militantismoak jasan duen mutazioa, bere arrazoi, errealitate eta ondorioekin?

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2003-09-02

Aipuak nola egin

Urteaga, E. (2003). Militantismoaren mutazioa: Frantziako ikasle-militantismoa adibide gisa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (46), 93–115. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4125

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak