Tokian tokiko telebistagintzaren programazioa, ordainsariak eta erronkak
Laburpena
Telebista lokalaren etiketapean oso errealitate oparoa daukagu Euskal Herriko ikus-entzunezkoen panoraman. Berrogeita hamarretik gora dira transmisio moduari, emisio-esparruari, helburuei, finantzatzeari, egituratzeari eta programazioari dagokienez oso desberdinak diren kanalak. Gainera, gertutasunerako, erreferentzialtasun informatiborako, hizkuntza-normalkuntzarako, integraziorako eta egituraketa sozialerako tresna ezin hobetzat hartu diren kanal horiek, gaur egun, eztabaidaren muinean eta zurrunbilo kontzeptualean jira-biraka daude. Panorama honetan, tokian tokiko kanal hauen eskaintza programatiboan murgilduko gara artikulu honetan, eta gaur egungo egoera hobeto ezagutzeko eta etorkizun hurbilerako joerak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko balioko digu.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2003 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2003-09-02
Aipuak nola egin
Azpillaga Goenaga, P., Arana Arrieta, E., & Narbaiza Amillategi, B. (2003). Tokian tokiko telebistagintzaren programazioa, ordainsariak eta erronkak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (46), 61–80. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4123