Kale-borroka Euskadiko prentsan. ETAren su-etenaren garaian, aurretik eta ondoren (1997-2000)
Laburpena
Euskal Herriko gatazka politikoaren baitan kale-borroka deituriko ekin- tzak gatazka horretako adierazle garrantzitsuak dira; Euskal Herriak bere norta- sunaren garapen propioa lortzeko dituen arazoen parte dira eraso-saio horiek. Ikerketa honek kale-borroka deituriko ekintzak baino gehiago, hedabi- deek ekintza horiei eman dieten tratamendua aztertu du, hedabideek Euskal Herriaren garapen-prozesuan nola eragiten duten ikertuz. Ikerketa gauzatze- ko joera editorial ezberdineko hiru egunkari hartu ditugu: El Mundo, estatu espainiar osoan argitaratzen dena eta ideologia eskuindarra duena; eta Eus- kal Autonomia Erkidegoan argitaratzen diren bi egunkari: Gara, ezker aber- tzaleko ikuspegia duena; eta El Correo Español, ideologia espainolistaren aldekoa. Egunkariak aztertzeko “Lizarra-Garaziko ituna” hartu da erreferentzia- tzat, denontzat gauza jakina baita mezubideek bake-prozesuetan daukaten ardura oso garrantzitsua dela. Ituna sinatu aurreko urtea eta ondorengoa ere kontuan hartu dira, denbora-tarte horretan aurrez aipaturiko hiru egunkariek kale-borrokari eman dioten tratamendua aldatu denentz ikusteko.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2002 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2002-12-31
Aipuak nola egin
Andonegi Alonso, A., Azurmendi Delgado, I., & Osa Etxebarria, M. (2002). Kale-borroka Euskadiko prentsan. ETAren su-etenaren garaian, aurretik eta ondoren (1997-2000). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (43), 87–103. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4104