Aditzaren aspektuaz edo gaztelaniazko orainaldi historikoaren baliagarritasuna euskaraz

Egileak

  • Jaione Agirre Garcia

Laburpena

Historiako artikuluak euskaraz idatzi ohi ditugunean, edo historiaz euskaraz idazten dugunean, gaztelaniaren eraginez, maiz, orainaldiko aditz-formak erabiltzen ditugu —gaztelania lehen edo bigarren hizkuntza gisa daukagun historialariek, jakina—. Historiako idazlan produkzioan gaztelaniaz orainaldi historikoa erabiltzea da horren arrazoia. Lan honen helburua honako hau aztertzea da: iraganean gertatutako gauzak idatziz kontatzeko euskaraz zein aditz-forma erabili diren, eta, beraz, historiaz aritzean zeintzuk diren historialariek erabili beharko genituzkeenak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2001-11-30

Aipuak nola egin

Agirre Garcia, J. (2001). Aditzaren aspektuaz edo gaztelaniazko orainaldi historikoaren baliagarritasuna euskaraz. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (41), 15–26. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4090

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak