Europar kultura: egia ala gezurra?
Laburpena
Europako estatuetan eta, batez ere, Europar Batasuna osatzen duten egituraketa politikoaren agiri eta aldarrikapenetan, “Europar kultura” esaten zaio oso lanbrotsu den kultur kategoria bati. Urteetan ari izan dira balizko europar kultura horren mamia aztertzen. Azken hamarkadan ohartu dira batere ados ez daudela, izan ere, estatu partaide bakoitzak bere kulturaz baino axola gutxiago eta mesfidantza gehiago du kultura amankomunaz. Beraz, kulturaren gaia bazterrean utzi edota zokoren batean gorde dute. Honekin, ordea, ez dute ezer aurreratu, europarren kultura nolakoa nahi dugun argitzeke baitago. Gainera, Europako estaturik gabeko herrien kulturak globalizazioaren mehatxupean sentitzen dira. Lerrootan, giza balioak eta Europako herri guztiak errespetatuko dituen kultura baten aldeko proposamena egiten dugu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2001 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.