Bakea eta gerra euskal haurren gogoetan

Egileak

  • Jokin Apalategi Begiristain

Laburpena

Haurtzaroa, zurian eta inprimatzeko prestatzen den orrialdearen irudiarekin aurkeztuko nuke. Horregatik, hezkuntza proiektu berritzaileen promotoreek haurretan pentsatu izan dute betidanik beren utopiari erroak emateko orduan. Erakundeen iraupena atzematen dutenek beste hainbat. Giza eta gizarte jakintzek orrialde zurian lehen inprimaketak bizitza osorako uzten duen grinazko joera kontutan izanik guzi hori nola egokitzen den aztertu izan digute. Horrela gogoratzen ditugu garapen psikologiak, gizarte psikologiak, pedagogiak eta ezagutzaren soziologiak kontzeptuen formakera ezagutu nahirik egindako eginahalak eta ondorioturiko aldien, prozesuen eta lorpenen legeak. Areago ere jakin nahi izan dugu bakea eta gerra kontzeptu sozialak eta moralak euskal gizartean sare edukatibo eta irakaskuntza eredu desberdinetan barreiaturik ikasten duten haurretan nola errotzen diren neurtzean.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2000-08-14

Aipuak nola egin

Apalategi Begiristain, J. (2000). Bakea eta gerra euskal haurren gogoetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (33), 99–120. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4038

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak