Euskararen etorki eta ahaideak: datuen analisia

Egileak

  • Jose Luis Ormaetxea Lasaga

Laburpena

R.L. Trask irakasleak, artikulu honetan, euskararen etorkiez dihardu. Jakina da jende ugari saiatu dela euskarari –Mendebaldeko Europako hizkuntza ez-indoeuropar bakarrari– ahaideak aurkitzen. Trask oso kritikoa da egin diren azterketa gehienekin, sarri euskarari buruz ezer gutxi dakien jendeak egin dituelako, eta gehienetan euskararen historiaurre fonologikoaz dakiguna kontuan hartua izan ez delako. Egin izan diren proposamenetan interes handiena erakarri dutenak aztertzen ditu: europera zaharra, indoeuropera, iberiera, minoera, etruskoa, piktoera, sumeriera, kaukasoar hizkuntzak, akitaniera, afrikar hizkuntzak eta denekaukasoar makrofamilia. Guztietan seriotan hartzeko bakarra akitanierari deritzo, «fruiturik eman duen proposamen bakarra» bere hitzetan. Hortaz, akitaniera euskararen antzinako forma bat dela onartzen du. Baina, bere ustez, euskarak gaur egun beti izan den bezain bakartua jarraitzen du.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

1998-07-13

Aipuak nola egin

Ormaetxea Lasaga, J. L. (1998). Euskararen etorki eta ahaideak: datuen analisia. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (26), 81–108. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3994

Zenbakia

Atala

Artikuluak