Zaporearekiko abertsioa arratoietan: adiskide pozoituaren efektuan hainbat aldagai kognitibo eta sozialen eragina

Egileak

  • Jose Angel Iraola Bakedano

Laburpena

Pertsonek zein animaliek elikaduraren aurrean duten portaera ikerketa-objektu garrantzitsu bihurtu da ikaskuntza psikologiaren eremuan. Izan ere, elikagai egokiak hautatzea eta kaltegarriak saihestea funtsezkoa da bizirik irauteko. Lan honetan, zaporearekiko abertsio baldintzatua eta, zehazkiago, Adiskide Pozoituaren Efektua (APE) deritzon fenomenoa aztertzen da arratoietan. Fenomeno horri garrantzi berezia emanez, animaliek dieta kaltegarriak saihesteko erabiltzen dituzten estrategiei buruz azken hamarkadetan egin diren ikerketak azalduz hasiko gara. Jarraian, APE-an eragiten duten aldagai kognitibo eta sozial nagusiak aztertuko ditugu. Artikuluaren azken zatian, fenomeno hori azaltzeko proposatu diren mekanismo garrantzitsuenen berrikuspena egingo dugu.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1997-07-14

Aipuak nola egin

Iraola Bakedano, J. A. (1997). Zaporearekiko abertsioa arratoietan: adiskide pozoituaren efektuan hainbat aldagai kognitibo eta sozialen eragina. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (22), 69–80. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3961

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak