Ekonomia versus ekologia: historialaritzarentzako zenbait irakaspen
Laburpena
Artikulu honetan aztertzen dira ekonomiak, zientzia bezala (eta, beraz, ekonomi historiak, diziplina hibrido bezala) bere sorrera garaitik hartu zuen bide “antiekologikoaren” oinarriak eta ondorioak. Ekonomiak analizatzen duen produkzioaren eta banaketaren eremua naturatik aparte legokeen giza mundu gisa kontsideratu du, eta honek giza ekonomia beraren historia, bilakaera eta batez ere etorkizuna ikertzeko oztopo handiak jarri ditu. 1970.eko hamarkada- tik, krisi ekologikoa argiro nabarmentzen hasi zenetik, ordea, ekologiaren garapenarekin batera, arazo ekonomikoen eta ekologikoen arteko lotura berriak bilatu dira bien arteko sintesia aurkitu nahian: hau dela eta, fokatze berri horren aitzindarien arrastoak bilatu dira eta, azken hogei-hogeita hamar urte hauetan, kritika handiak egin zaizkio “ekonomia ortodoxoari”. Ekonomi zientziak erreakzionatu du, kasu batzuetan aipatu sintesia aldarrikatuz, eta beste batzuetan analisiaren atal batzuk ortodoxia neoklasikoan hala-hola integratuz. Azkenik, historia lan-batzuk abiapuntutzat hartuz, ekologi historia posible baterako bide eta ikaskizunak azaltzen saiatuko gara.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 1998 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
1998-02-07
Aipuak nola egin
Zaldua Gonzalez, I. (1998). Ekonomia versus ekologia: historialaritzarentzako zenbait irakaspen. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (25), 13–45. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3914