Schengen-eko Europa Berria: Asilatu- eta errefuxiatu-estatutuaren eskatzaileen egoera
Laburpena
1995eko martxoaren 26an Schengeneko akordioa indarrean sartu zen. Honek, Europan ezartzen ari diren zenbait politika zalantzan jartzera eramaten gaitu, hau da, asilatu eta atzerritarrentzat ezartzen ari diren politikak hain zuzen ere. Era honetan, Europa, lege murriztaileen erabileraren bidez, hirugarren mundutik datorren emigrazio masiboaren arazoari erantzun bat emateko, gaztelu edo gotorleku bilakatu zaigu, kanpoan daudenei sarrera eragozten dielarik. Honela, giza eskubideak alde batera uzten dituzten lege eta hitzarmenak sortzen ari dira. Era berean, lege hauek era berean nazioarteko hitzarmenek betearazten dizkigun betebehar minimoak urratzen dituzte, adibide gisa Schengeneko akordioak aipatu ditzakegularik: Ginebrako akordioak ezarritako zenbait xedapen urratzen ditu. Zer egin dezakegu honen aurrean? Gure ustez, lehenengo urratsa, egoera jakitera ematera litzateke.
Bestetik, Europak mugak istearen bidea aukeratu du, adibidez hirugarren mundutik datorrenari bisatuaren ukanbeharra ezarriz. Bide honetatik hurrengo galdera plantea dezakegu: medio errepresiboak al dira giza sustrai bat duen egoera honi irtenbidea emateko biderik egokiena?
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1996 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.