Gizarte modernoaren diagnostiko bat (hurbilketa Habermas-en krisi kontzeptura)
Laburpena
Joan den mendetik gizarte kapitalistak aspektu alienagarri eta deszibilizatuak oparo eskaintzen ditu eta arrazoi burgesaren porrotaren adierazle horien aurrean Marx eta Weberren pentsamenduak izan ditugu nagusi. Ordea, bi egile horiek mantentzen dituzten interpretazio murriztaileen aurrean, Habermasen planteamendua gailentzen da, ilustrazioa eta Humanismoaren legatua errekuperatzen saiatzen baita. Habermasen asmoa bizitzaren munduaren kolonizazioa dakarren arrazionalizazio prozesu instrumental hautakorra, krisi eta patologiak dakartzana, kritikatzea eta jorratzea da. Ildo honetatik, kapitalismo aurreratuaren krisi eta patologia sozialak hobeto aztertzeko marku aproposagoa eskaintzen da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1996 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.